XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEZA DONEAREN AZALPENA.

Zer al da Meza Doneá?.

Auxe da Meza: Elizaren aginduz Eukaristiako jauskañi edo sakrifizioa egiten dan elizkizun era edo modua.

Eta jauskañi? Jauskañi edo sakrifizioa au da: Jainkoak daukan gauza guztien eta gure bizi ta eriotzaren jauntasuna aitortzeko, eskeintzen dana gauza aldatuaz, aitortzeko egiten dan gauza nabari edo oarkorraren eskeintza, legez jarria eta Jainkoari egiña.

Zer eskeintzen da Mezan? Mezan Jesukristoren gorputza eta odola ogi-ardoaren irudi edo antz-pean eskeintzen da.

Zenbat zati al ditu Mezak? Bi zati aundi lengoa kristau-gaiena deitzen da, siñismendunena (fededunena) bigarrena.

Asieratik Kredo'rañokoa da lenengo zatia.

Lenago Kredoa esan-ta kristaugaiak, kristau izateko prestatzen ari ziranak, zati ontan egoten ziran Elizaren erakutsiak ikasiz: bañan auek eta siñismen-gabeak Kredoa esan-ta kanpora bialtzen zituzten eta siñismendun edo kristauak bataiatuak bakarrik gelditzen ziran: orregatik deitzen zuten siñismendunena bigarren zatia.

Bigarren zati au da egiazko Meza.